postalak gonbidapenak abestiak opariak ideiak idatzi errezetak

Idatzi euskeraz

URTEBETZETAKO GONBIDAPENAK

Hilaren 15ean nire eguna izan zen eta hori ospatzeko txokolate-jana egingo dugu datorren ostegunean gure etxean, arratsaldeko 6etan.Etortzen bazara, ondo-ondo pasatuko dugu eta jolasak egingo ditugu.Zure lagun Xabier.
Deustun, 2008ko ekainaren 12an

Nire lagun Miren:Bihar nire urtebetetze eguna izango da eta zu nirekin egotea nahi dut elkarrekin ondo-ondo pasatzeko. Etorri gure etxera arratsaldeko 6retan eta txokolatea jan eta lagun gehiagorekin jolas egingo dugu.Bihar arte,

Xabier Agirre

Deustun, 2008ko ekainaren 12an


ZORION AGURRAK:

Bihar zure eguna dela jakin dut eta bihotz-bihotzez opa dizut egun zoragarria eta zure etxekoekin ondo-ondo pasatzea.

Jaso ezazu gure familiaren izenean zorionagurrik beroena. Urte askoan horrelaxe jarraitu dezazulabihotz-bihotzez.

Akarregi-Otero Familia

Izan zaitez zoriontsu zure urtebetetze egunean eta urte askoan horrelaxe jarraitu, jator eta zintzo zure lagunekin eta hain maite dituzun etxekoekin.

Zorionak eta urte askotarako!Jarraitu jator eta denon lagun, orain arte bezala.Agur eta musuak

bfa eujBabesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!